txokolatezko pastela

Kaixo, lagunok!
Ihauteriak baino lehen, gelan , denon artean, txokolatezko pastela egin genuen. Zein gozoa atera zitzaigun. Guk pila bat gozatu genuen tarta prestatzen eta, nola ez, jaten! Uuummm...!! Ederra benetan!
Zuek ere postre erraz hau egitera animatzen zaituztegu. Hemen duzue errezeta. Anima zaitezte, merezi du eta!









TXOKOLATEZKO PASTELA

OSAGAIAK:
- 250 gr. txokolate beltz
- 150 gr. azukre
- 3 arraultza
- basokada bat esne
- 150gr. gurina
- errektangelu formadun 20 gaileta



NOLA EGIN:

- Arraultzen zuringoa eta gorringoa banatu.
- Zuringoarekin merengea egin eta azukrea bota.
- Gorringoak eta gurina batidorarekin nahastu.
- Mikrouhinean txokolatea urtu.
- Txokolatea eta gorringoak merengearekin nahastu.
- Gailetan esnetan busti eta ontzi baten fondoa, hauekin estali. Gainetik, prest daukagun txokolatea bota, gailetak estaliz. Ondoren, berriro gaileta kapa bat jarri eta berriz era txokolatea.
- Kapak egin osagaiak bukatu arte.
- Hozkailuan sartu bizpahiru orduz.

0 comentarios:

Publicar un comentario